XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

5 Ikastunitatea

Su inguruan, eguneko gorabehera guztiak gogoratuz, lo egiteko ordua iritsi dela erabakitzen duzue.

Lo egitera, beraz, ahal bada!

Dendan sartu eta bakoitza bere lekuan etzan ondoren, orduan konturatu zarete zein txarto jarri duzuen denda goizean.

Batek bizkarrezurraren parean harri koxkor bat dauka; beste bati lepoan min egiten dio kendu gabe gelditu den egur potolotxoak;

hirugarrenari, burua jartzeko daukan lekutxoan harri txiki batek min egiten dio kopetan; eta laugarrenak nahikoa lan dauka, beherakoa dela eta, bere osasun-egoeraz pentsatzen.

Gau ederra daukazue aurretik!

Bai horixe!

Gorriak ikusten hasita, hara non hasten zareten entzuten urrundik datorren trumoi-hotsa.

Badirudi ekaitza datorrela, eta zuek mendi-puntan, zelai baten erdian, dendatxo baten barruan 6 Biderik ezagutzen al duzue zuen txaleta tximistetatik babesteko?

Zarata handituz doa ekaitza hurbilduz doan heinean.

Zarata handitzen eta zuen barrenean beldurra nagusitzen.

Arriskuan ote gaude?, pentsatzen duzue.

Beherakoaz dagoena ere larri dago, ea kakagura etorriko zaion zaparradaren erdian.

Arratsaldeko algarak erabat isildu dira gauerako.

Hor zaudete denok kokilduta, denda barruan.

Nekearen nekez lo egiten saiatu behar duzuela erabaki duzue, eta horretan kontzentratu zarete.

Baita lortu ere azkenean!

Bospasei ordutan behin bakarrik altxatu da kakalarriaz dagoena egin beharrekoak egitera.

Eta egunsenti argitsuarekin batera, animaliak sumatu dituzue denda inguruan.

Behiak, zaldiak eta txerri bat edo beste ikus daitezke dendaren inguruan atzo utzitako bazkari hondarrak jaten.

Zortzietan jaiki zarete egun berriari egunona emanez eta gauza bera eskatuz.

Zerua urdin-urdin dago eta ez du euri-itxurarik.

Baina batek daki!, pentsatzen duzue zuen golkorako.

Gosaldu ondoren perretxikotan joan behar duzuela pentsatu duzue.

Hala ere, gosaria prestatzen hasterakoan, kafesnea hartzeko kafea egiten hasita, lapikoan kafe txikitua txikoriarekin nahastu ondoren, ohartu zarete kafea iragazteko txanorik ez duzuela ekarri 7 Nola moldatuko zinateke kafesnea hartu ahal izateko?